Berako San Esteban bestetan ere Bestabusa izanen da inguruko herrietatik

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 29a

Ortziral eta larunbat arratsetan

Lesakako Sanferminetako asteburuan bezala eta Bortzirietako gainerako herrietako bestetan eginen den bezalaxe, Berako San Esteban bestetan ere Bestabusa izanen da abuztuaren 1ean, ortziralean, eta abuztuaren 2an, larunbatean. Bortzirietako Agenda 21en eskutik antolatzen den ekimen honetan, autobusaren prezioa 3 eurokoa izanen da.

Lesakatik Berara

Irteera ordutegiei dagokienez, Lesakako suhiltzaileen parketik gaueko 22:00etan, 23:00etan eta 0:00etan abiatuko da eta Berara joanen da zuzenean, jendea Euskaldunaren parean uzteko.

Arantza, Igantzi eta Etxalartik

Bertze autobusa Arantzako aparkalekutik abiatuko da 21:45ean, 22:00etan pasatuko da Igantziko Bi-Bidetik eta 22:15ean Etxalarko Landaburuatik, Berara 22:30ak aldera ailegatzeko. Herri ttikietarako bertze autobusa ere abiatuko da Arantzatik gauerdiko 12:30ean, 12:45ean pasako da Igantzitik eta 1:00etan Landaburuatik, 1:15ean Berara ailegatzeko.

Beratik Lesakara

Etxera itzultzeko berriz, Beran, Euskalduna parean hartuko dira autobusak. Lesakara joateko 3:30ean, 4:30ean, 6:00etan eta 7:00etan abiatuko da Lesakatik.

…eta Etxalar, Igantzi eta Arantzara

Etxalar, Igantzi eta Arantzara itzultzeko berriz, 3:30ean eta 6:30ean hartuko dira autobusak Euskaldunan eta Etxalarrera ordu laurden beranduago, Igantzira ordu erdi beranduago eta Arantzara hiru ordu laurden beranduago ailegatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun