4x4 autoen ikuskizuna eta herri kirolak izanen dira larunbat arratsaldean Beran

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 24a

Larunbatean zortzi, abuztuaren 2an hasiko dira Berako San Esteban bestak, Herriko Etxetik botako den txupinazoarekin. Dena den, bestak girotzen hasteko, asteburu honetan ere zenbait ekitaldi izanen dira. Larunbatean, uztailaren 26an, 4x4 auto trial ikuskizuna izanen da Postas inguruan, azken urteetako ohiturari eutsiz. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da Basati taldeak antolatutako ikuskizuna.

Herriz Herri txapelketa

Arratsaldeko 19:00etan berriz, herri kirol jaialdia izanen da Altzateko Plazan. Zehazki, Nafarroako Herriz Herri txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da eta Berako Gure Txokoarekin batera, Berriozar eta Ultzama ariko dira lehian.
Herriz herri txapelketan bi proba konbinatu egin behar izaten dituzte parte hartzen duten taldeek. Lehenengo konbinatuak. koxkor-biltzea, zaku-eramate lasterketa, aizkora, korrika eta arpanlariak biltzen ditu.
Bigarren konbinatuan, berriz, harri-jasotzea, txinga-eramatea eta ingude-jasotzea egiten dira eta horregatik Hiru Kirol bezala ere ezaguna da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun