Mugabeclown taldeak hiru ikastaro antolatu ditu abuzturako

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

Oraindik izen emateko aukera zabalik dago

Mugabeclown taldeak Alkeberean zenbait ikastaro antolatu ditu abuzturako Ramon Albistur, Esther Carrizo eta Pierre Vissler eta Angelique Fulin-en bitartez. Udako ikastaro trinkoetan, 45 orduko ikastaroak eskainiko dira, hiru maila ezberdinetan. Abuztuaren 2tik 8ra, lehen maila edo clown-antzerkian hastapena emanen da. Abuztaren 10etik 16ra Clownaren ahotsa ikastaroa emanen du Angélique Fulinek eta abuztuaren 18tik 24ra bitartean hirugarren maila, sortze laneko bideak zabalduz ikastaroa emanen da.

Ikastaroa eta astebeteko egonaldia pentsio osoan, 620 euro

Oraindik bertan parte hartzeko lekuak badaudela jakinarazi dute Mugabe Clown taldetik. Ikastaro bakoitzaren prezioa 360 eurokoa da eta Alkeberean 6 gauez ostatu eta pentsioa osoa erabiliz gero, bertze 260 euro ordaindu beharko dira, 620 euro guzira. Dena den, ordainketa epeka egiteko aukera ere badela aipatu dute.

Izen ematea

Izen emateko edo informazio gehiagorako honako helbidera deitu behar da: Uhartean – Esther Carrizo 61 PK – 31780 BERA Telefonoz ere 948 631162 telefonora deitzen ahal da, emailez mugabeclown@uhartea.com helbidera. www.uhartean.com internet helbidean ere topatu daiteke informazioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun