Dagoeneko 10.300-etik gora bisitari ditu herriko web orriak eta orain, erabat berritua ageri da. Udaletxeko administraria den Josetxo Urretak lan txukuna egin du eta duela urte bat sortu zen web orria joan den astean berritu zuen. Argazkiak, ekitaldiak, Amabirjinetako egitaraua, euskararen puntua, turismo gida, herri kirolak, armarria eta abar ageri dira.