Herriko bestak Amabirjin bestetako egitarauaren paperezko liburuxkak laster banatuko dira etxez etxe. Halere, herriko web orrian nahiz hurrego alean egitaraua izanen duzue. Herriko Etxeko kultura eta bestetako zinegotziak deituta prestaketa lanetarako zenbait bilera egin dira. Abuztuaren 14tik 17ra besta ederrak prestatu dituzte! Gure partetik animtu bestetarako!
Abuztuaren 23an Arantza Rock 2008
Abuztuaren 23rako egun guziko egitaraua prestatu du Gazte Asanbladak:
13:00etan herriko gazteen herri kirol saioa.
Ondotik aizkora apustua: Julio eta Dani Lukanbio, Andoni Goikoetxea eta Txema Aizpuruaren aurka.
14:30ean herri bazkaria.
Arratsaldean poteoa txarangarekin.
23:00etan Arantza Rock. UFESTUEK, LAUROBA eta DES-KONTROL . Sarrera dohainik.
Ondotik gaupasa BESTERIK GABE taldearekin.
Osagai horiekin giro ezin hobea izanen da eta besta iragartzeko kamisetak, kolore, tamaina eta estilo ezberdinetakoak salgai dira 12 eurotan, ohiko lekuetan.
Urtez-urte egunaren egitaraua aldatu bada ere, denak ezagutzen dugun Arantza Rocken ibilbidearen barne kokatzen da egun hau. 1995ean Aterpekoek lehen aldiz Arantza Rock antolatu zuten Aterpeko aparkalekuan. Urte hartatik eta 1997ra kontzertu jendetsuak izan ziren leku berean eta ordurako sortua zen Gazte Asanbladak hartu zuen antolaketaren ardura. Geroztik, urtero zuzeneko musika emanaldiak egin dira frontoian bi urtetan izan ezik. Euskal Herriko, tartean eskualdeko eta kanpoko izen haundiko taldeek parte hartu dute.