Berriz ere, AEK-ko barnetegiak bisitan ditugu uda honetan. Herrian urtaro honetan izaten den betiko mugimenta eta bixitasuna dugu. Lehen hamabortzaldian 30 lagun izan dira eta bertze hiru hamabortzaldi gehiago izanen dira hilabete honetan zein hurrengoan. Ohi bezala, Aterpean hartzen dute ostatu eta eskolan klaseak izaten dituzte. Euskararen mintza praktikarako leku ezin hobea da, ikasleak ikasturtean euskaltegian egiten duenaren segida.