Bertze aldi batez Udaleku Irekien txanda dugu. Joan den astetik, hilaren 14tik, abuztuaren 14ra bitarte, goizero ateraldi nahiz jostetarako tarterik izanen du udalekuetako taldetxoak. Guzira 3 eta 7 urte arteko 12 gaztetxo biltzen dira goizero, 10:00etatik 13:00etara: Enaut, Beñat, Mikel, Lorea, Leire, Idoia, Aimar, Ane, Jon, Julen, Ainhoa eta Andres dira eta Aintzane Pikabea eta Aitziber Lizardi bertako begiraleak taldetxoarekin lanean ari dira. Eskolako gimnasioan nahiz herri kaxkoko xoko ezberdinetan ibiltzen dira marrazten, eskulanak egiten, margotzen, jostetan, herria ezagutzen… Denak elkarrekin gustura egoten direla erran digute.
Bertzalde, ikasturtean bezala, uztailean ere ludoteka zerbitzuak jarraitzen du. Bortz haurtxo goizero Julen Zelaieta hezitzailearekin egoten dira. Hauek ere kontent dudarik gabe!