Igantzik duen txirrindularitzarako afizio haundiaren lekuko dira indartsu datozen gazteak: Beñat Txoperena eta Aitor Begino, bertzeak bertze. Txoperenak errepidean Gipuzkoako Itzulia irabazi zuela aipatu genuen aitzineko alean. Berriki, berriz, Beginok irabazi du kadete mailako Euskadiko Open Spiuk Txapelketa, mendi bizikletan. Arabako Heredia herrian jokatu zen torneoko zazpigarren eta azken lasterketa eta nagusitasunez ibili zen Begino. Aipatu, maiatzean bai Txoperena eta bai Begino Nafarroako txapeldun izan zirela, bakoitza dagokion kategorian.