Igandean eginen da Sanjuan Xarreko azken besta

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

TTIPI TTAPA

Urtero bezala, Sanjuan Egunean, ekainaren 24an, egin zen aurtengo Sanjuan Xarreko lehendabiziko besta. Geroztik, igandero han elkartu dira inguruko zein kanpoko herrietatik hurbildu direnak, meza entzutera lehenik, eta oinak busti edo tradizioak agindu bezala, hiru iturrietatik ura edatera gero. Uztaileko igande guztietan ospakizunetan ibili ondotik, igande honetan, uztailak 27, eginen da azken besta. Ohi bezala, 12:00etan izanen da meza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun