Berrizaungo ur hornidura, sareen berrikuntza eta depositu berria egiteko lanak laster hasiko dira. Udalak uztailaren 3an esleitu zituen obrak, eta 387.496 euroren truke Pagozelai eraikuntza enpresak eginen ditu lanak.
Ur depositu berritik hornidura-tuboa eramanen da Berrizaungo deposituetako batera. Horrez gain, Berrizaunen ez dago ur banaketa sare bateraturik, ez uren tratamendurik ere, eta herriko depositutik ura ekartzean arazo horri irtenbidea eman nahi dio Udalak, eta depositu bakarrarekin bizilagunei zerbitzu bateratua eskaini nahi die.