Irungo Eraiki Dantza Taldearen eskutik, aurten ere Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdiko saio bat izanen da herrian. Larunbat honetan, uztailaren 26an, 19:30ean desfilea eginen dute taldeek eta 20:00etan dantza saioa Plaza Zaharrean. Aurten, Eraiki Dantza Taldekoekin batera, Argentinako Santa Cruz hiriko General Las Heras udal dantza eskolakoak, Ipar Ossetiako mendiko umeak hartzen dituen Deti Gor folklore taldekoak eta Poloniako Mali Gorzowiacy taldekoak ariko dira.