Guttiago falta da 2009ko Sanferminetarako

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 23a

TTIPI TTAPA

Txupinazoa eta ondoko kalejira euriak goibeldu bazuen ere, giro ederrean joan dira Sanferminak. Lehen suziria botatzeko ohorea Xalbador Madariagak izan zuen, akordeolari taldea zuzentzen 25 urte daramazkiela eskertu nahi izan baitzion Udalak.

Txupinazoa baino lehen bi gaueko besta izan zen herrian, ortziral eta larunbat gauean bisitari oldea izan baitzen.

Sanfermin egunean, Ezpatadantzarien txanda izan zen. Pello Etxebestek, lehen aldiz, kapitain lana bete zuen.

Peñetako kideek ederki gozatu zuten beraien egunean, baita umeek eta bikoteek ere. Hondar eguneko Txakaingo jautsieran partehartze polita izan zen.

Guttiago falta da 2009ko Sanferminetarako!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun