Hainbat tokitan erakuskeztaz erakusketa ibili ondotik, Itziar Mikelperizena Telletxea herriko margolariak Kultur Etxera ekarriko ditu bere lanak heldu den astean. Martxoan Bertizko Natur Parkean paratu zuen erakusketa eta Beran abuztuaren 1ean zabalduko du. Abuztuaren 17ra bitarte han izanen dira bere margoak ikusgai. Egunero egonen da zabalik, astelehenetan izan ezik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00-etatik 19:00etara. Duela sei bat urte hasi zen Itziar koadroak margotzen, eta inpresionismoaren eta errealismoaren tartean kokatzen du bere estiloa. Bere margolanetan, Baztan-Bidasoa aldeko paisaiak eta animaliak ageri dira batez ere.