Uztailaren 11z geroztik, Kultur Etxean Rosendo Telletxea artista argentinarraren beira erakusketa zabalik dago. Kultur Batzordeak antolatutako erakusketa hau uztailaren 27ra arte zabalik izanen da, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande arratsaldetan itxita egonen da.