Bestak ailegatzeko egun gutti falta dira eta aurten ere aitzineko egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dira.
4x4 autoen ikuskizuna
Basati Elkarteak, larunbat honetarako, uztailak 26, 4x4 autoen ikuskizuna antolatu du. Postan izanen da, 16:00etan.
Herri kirolak
Egun berean, 19:00-etan, Gure Txokoa Elkarteak eta Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, herri kirol jaialdia izanen da Altzateko plazan. Koxkor biltzen, zaku lasterketan, aizkoran, lasterka, arpanean, txingetan, harriarekin eta ingudearekin ariko dira.
Txirrindularitza
Igandean, uztailak 27, La Miguel Indurain 2008 txirrindularitza lasterketa eginen da, Beratarra Txirrindulari Elkarteak antolatuta.
Folklorea
Astelehenean, uztailak 28, 20:00etatik aitzinera, Bidasoaldeko XII. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiaren saioa eginen da Altzateko plazan. Eraiki Dantza Taldeak (Behobia); Deti Gor (Iparraldeko Osetia) eta Everest Nepal Cultural Group (Nepal) taldeek hartuko dute parte.
Futbito Txapelketa eta kontzertuak
Abuztuaren 1ean, Imanol Zubieta Fash Futbito Txapelketako finala eta 3. eta 4. posturako partidak jokatuko dira. 19:00etan hasiko dira lehiak Toki Ona Kiroldegian. Gero afaria eta sari banaketak eginen dira.
Egun berean, 23:00-etatik aitzinera Rock Gaua izanen da: Dama eta Talde sorpresa eta Petti eta Inoren ero ni Altzateko plazan.