Iruñeko Sanferminen barne, Nafarroako hainbat txapelketa jokatu ziren, eta tartean Nafarroako Orga joko Txapelketa. Parte-hartzaile guztiak eskualdekoak ziren, eta tartean hiru beratar aritu ziren. Guztien artean, Joseba Petrirenak jantzi zuen txapela, zazpi itzuli eta 1,85 metro egin ondotik; Igor Lasaga bigarren gelditu zen eta honek sei itzuli eta 5,40 metro egin zituen; bortzgarren postua ere herritar batentzat izan zen,Mikel Pikabearentzat, alegia. Honek lau itzuli eta 5,02 metro egin zituen.