Laugarrena izan da Areso Euskadiko Lur Gaineko 600 kiloko bigarren saioan

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 8a

TTIPI TTAPA

Larunbatean jokatuko da kategoria honetako azken jardunaldia

Lesakako Sanferminetako besten barne jokatu zen uztailaren 5ean Euskadiko Sokatira Txapelketako saioa, 600 kiloko bigarren jardunaldia, hain zuzen. Goiherri A eta Bk (Erandio, Bizkaia), Gaztedik (Laukiz, Bizkaia), Aresok eta Getxok (Bizkaia). Lehen jardunaldia ekainaren 29an jokatu zen, eta orduan berdindu egin zutenez Goiherri Ak eta Gaztedik. Lesakan, berriz, hiru falta tartean Gaztediren alde joan zen txapela. Eskualdeko talde bakarra, Areso, laugarren sailkatu zen, Getxoren aurka lortutako garaipenari esker.

Sailkapena Lesakan

600 kiloko bigarren jardunaldiko tiraldietako sailkapena, beraz, honela gelditu zen.
1. Gaztedi…10 puntu
2. Goiherri A…10 puntu
3. Goiherri B…6 puntu
4. Areso…3 puntu
5. Getxo…0 puntu

Sailkapen orokorra

600 kiloko sailkapen orokorra, bi jardunaldi jokatu ondoren ondokoa da.
1. Gaztedi…9 puntu
Goiherri A…9 puntu
3. Goiherri B…5 puntu
Areso…5 puntu
5. Getxo…2 puntu


Pisu horretako hirugarren eta azken jardunaldia heldu den larunbatean (uztailak 12) jokatuko da San Cristobal-Goiherrin (Erandio, Bizkaia), eta orduan erabakiko da txapela. Orain arte Goiherri A taldeak jantzi ditu jokaturiko bi txapelak; hots, 680 eta 640 kilokoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun