‘La Miguel Indurain’ lasterketa uztailaren 27an eginen da Beran

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 8a

Lasterketaren aurkezpen egunean Natxo Arbeloa Nafarroako Kirol Institutuko zuzendariordea, Enrique Irazoki Beratarra Kirol Elkarteko lehendakaria, Miguel Indurain, Carmen Diaz Rural Kutxako marketing

Bi ibilbide aukeran: 186 eta 113 kilometrotakoak

Beratarra txirrindulari taldeak antolatuta, uztailaren 27an jokatuko da La Miguel Indurain lasterketaren XVII. edizioa. Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 08:30ean abiatuko den A ibilbidea, 186 kilometrokoa, eta 09:00etan hasiko den B ibilbidea, 113 kilometrokoa. Izena emateko epea zabalik dago: Internet bidez egiteko www. laindurain. com web orrian egin daiteke. Hilaren 25eko 15:00ak baino lehen egin beharko da. Postaz, berriz, P.K. 26, 31780 Bera helbidera idatzi behar da. Lasterketa aitzineko egunetan ere izena eman ahal izanen da. Uztailaren 26an 15:30etik 21:00etara eta uztailaren 27an 06:30etik 08:30era.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa izen emateko orria, federazioko lizentziaren kopia eta ordainketaren ziurtagiria dira. Ordainketa egiteko kontu zenbakia hau da: 3008 008 05107039221. 23 euro ordaindu beharko dituzte federatuek eta 28 euro federatu gabekoek. Horrez gain, txipak 10 euro balio ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun