eratarra txirrindulari taldeak antolatuta, uztailaren 27an jokatuko da La Miguel Indurain lasterketaren XVII. edizioa. Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: 08:30ean abiatuko den A ibilbidea, 186 kilometrokoa, eta 09:00etan hasiko den B ibilbidea, 113 kilometrokoa. Izena emateko epea zabalik dago: Internet bidez egiteko www. laindurain. com web orrian egin daiteke. Hilaren 25eko 15:00ak baino lehen egin beharko da. Postaz, berriz, P.K. 26, 31780 Bera helbidera idatzi behar da. Lasterketa aitzineko egunetan ere izena eman ahal izanen da. Uztailaren 26an 15:30etik 21:00etara eta uztailaren 27an 06:30etik 08:30era.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa izen emateko orria, federazioko lizentziaren kopia eta ordainketaren ziurtagiria dira. Ordainketa egiteko kontu zenbakia hau da: 3008 008 05107039221. 23 euro ordaindu beharko dituzte federatuek eta 28 euro federatu gabekoek. Horrez gain, txipak 10 euro balio ditu.