Mentxu Peñak Elbrus helburu

TTIPI TTAPA 2008ko uzt. 7a, 12:22

TTIPI TTAPA

Mentxu Peña sortzez irundarra bada ere, duela 18 urtetik Arantzan bizi da Mainenborda baserrian. Lesakako Matxinbeltzenea euskaltegiko irakaslea da baina bere lanbidea bertze zaletasun batekin uztartzen du: mendia. Mendizale amorratua da. Urte saila dira mendian ibiltzen hasi zela. Astehondarrero mendira joatea du afizio eta aitortu digunez, «itsutua» dago. Iaz Marimendi Euskal Herriko 40 urtetik gorako emakumezko mendizale euskaldunen taldera batu zen. Talde horren aldarrikapen nagusiak euskara eta aisialdia dira. Uztailaren 16tik 27ra 20 emakume Elbrus mendira igoko dira. Kaukaso mendilerroan dago, Georgian, eta Europako mendirik altuena da: 5.642 metroko garaiera du. Tartean Mentxu joanen da. Erronka haundia da eta urte osoan mendiak igo eta jautsi aritu dira. Iazko uztailean Mont Blanc mendira joan ziren; eta orduan Mentxuk lanagatik ez zuen aukerarik izan. Aurten bertzelako plangintza egin du eta espedizioan parte hartuko du. Bidaia on Mentxu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun