Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko departamentuak bideak zein herriko kaxkoan seinaleak paratzeko Nafarroako 71 udalerri diruz lagunduko ditu. Horretarako 1,8 milioi euroko inbertsiotik 452.351 euroko dirulaguntza emanen du. Arantzan, seinalizaziorako 8.493,52 euroko inbertsioa izanen da eta Nafarroako Gobernuak 3.000 euroko subentzioa onartu du.
Libreki bideratzeko laguntza
2009-2012 urteen artean egin beharreko inbertsio planerako 233,3 milioi euro aurreikusi ditu Gobernuak. Kopuru horretatik 40 milioi udalek beurek nahi duten moduan erabiltzeko zehaztu da. Arantzari dagokionez, libreki erabiltzeko 86.511,70 euroko diru partida izanen da, biztanleko 133,51 euro.
Bertzelako laguntza
2005-2008ko Toki Azpiegituren Planaren barne, Gobernuak erreserban zituen hainbat proiektu diruz lagunduko ditu. Gure herriaren kasuan, ur horniduran egin diren eta egin behar diren hobekuntza lanetarako 29.393,58 euroko dirulaguntza jasoko du Udalak; bertzetik, Herriko Etxea moldatzeko lanei aitzin egiteko 27.179,54 euro; eta azkenik, argiteria zabaltzeko 72.983,99 euroko subentzioa jasoko da.