Zaletuek ongi erantzun diote deialdiari. Ekaitza Elkarteak antolatutako Frontenis Txapelketan 40 lagunek izena eman dute. Joan den ekainaren 26an, ortziralarekin, partidak jokatzen hasi ziren frontoian. Emakumezkoetan lau bikote daude eta gainerakoak 16 mutil bikote dira.
20 bikoteen arteko norgehiagoken ondoren, final nagusia uztailaren 26an eginen da. Txapeldunek eta txapeldunordeek sariak izanen dituzte eta parte hartu duten guziek afaria eginen dute elkartean.