Luciano Mitxelena, Quebrantahuesos proba famatuan garaile izan zen bere kategorian

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

TTIPI TTAPA

8.000 txirrindulari baino gehiagok parte hartu zuen ekainaren 21ean Quebrantahuesos proba famatuan. Horietatik hamar bat herritik joan ziren. Xabier Zozaia izan zen bizkorrena, 27. postuan. Luciano Mitxelena, berriz, 48. izan zen sailkapen orokorrean. 55 urte ditu Lucianok eta bere kategorian (55-65 urte artean) onena izan zen. Ez da nolanahiko marka, kontuan hartzen badugu bizikletan 45 urte zituela hasi zela. Aurten, Luchon, Lourdes, Bonaigua eta Grausko lasterketak ere irabazi ditu bere kategorian. Aitzinera begira, abuztuan eginen den Master kategoriako (50-60 urte) Euskadiko txapelketarako ongi prestatzeko ilusioa du Lucianok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun