Aurtengo ehiza denboraldiari begira, Ehiza eta Arrantza Elkarteak 2007ko talde berdinak mantentzea erabaki du Lizuniagako ehiza barrutian. Norbaitek izena eman nahi izanez gero, edo baja eman, elkarteari idatziz jakinarazi beharko dio eta horretarako gelditzen diren azken egunak uztailaren 11 eta 18a dira. 19:00etatik 21:00etara bitarte egonen da zabalik elkartea. Bertzalde, aipatu, ehiztarien egutegiaren zozketa abuztuaren 8an eginen dela, 20:30ean elkartean. Ehiztariek bete beharreko arauak eta egutegien datak elkartean daude ikusgai.