Bera ezagutzeko bisita gidatuak

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 7a

Uztailaren 8az geroztik bisita gidatuak egiteko aukera dago astearte eta ortzegunetan karriketan barna. Liluratura izena daraman egitasmo hau bidaia literario bat da. 11:30ean Herriko Etxeko plazatik abiatzen da eta Lamixine antzerki taldearen laguntzarekin testu literario, istorio ttiki, ipuin eta abarrekin ilustratzen dute bidaia. Irailaren 4a bitarte izanen da horretarako aukera eta izen-ematea Turismo Bulegoan egin behar da, bisita hasi baino 30 minutu lehenago arte. Bi euro ordaindu behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun