Guttigatik, baina azken hauteskundeetan ere, ELA sindikatuak lortu ditu Zalain Transformados lantegian boto gehien. Ekainaren 23an egindako hauteskunde sindikaletan %92,17eko parte-hartzea izan zen. ELAk 98 boto eskuratu zituen, botoen %31,41a. Horrenbertzez, lau ordezkari izanen ditu, aitzineko aldian baino ordezkari bat guttiago. Boto guttiko aldea atera zion, ordea, LAB bigarren indarrari, honek 92 eskuratu baitzituen. Hala, ELAren ordezkari kopuru bera izanen du LABek ere –aitzineko aldian ere lau zituen–.
Hirugarren indarra UGT izan da. Honek 65 boto lortu zituen azken hauteskunde sindikaletan eta hiru ordezkari izanen ditu, aitzinekoan baino bat gehiago. CCOOk, berriz, 32 boto eskuratu zituen eta ordezkari bakarra izanen du, baita Cofederacion de Cuadrosek ere. Azken honek 25 boto jaso zituen azken hauteskundeotan.