Liluratura bidaia literario bat da Berako karriketan barna. Testu literario, istorio ttiki, ipuin eta abar batzuen bitartez, Berako karriketatik barna pasiatzeko aitzaki ederra. Eta horretarako, "Lamixine" Berako antzerki konpainiaren aktoreen laguntza izanen dute bisitariek, bertze urteetan bezalaxe.
Uztailaren 8tik irailaren 4ra, astearte eta ortzegunetan
Berako Udalak, Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak eta Cederna-Garalur erakundeak antolatutako bisitaldi gidatuak uztailaren 8tik irailaren 4ra arte eginen dira astearte eta ortzegunetan, goizeko 11:30ean. Horretarako Berako Turismo bulegoan izena eman beharko da bisita hasi baino 30 minutu lehenago arte eta 2 euroko sarrera ordaindu beharko da. Bisita gidatua Herriko Etxeko plazatik abiatuko da. Argibide gehiago nahi izanez gero, Berako Turismo Bulegora deitu behar da, 948 631222 telefonora.