Lesakako Sanferminak uztailaren 4tik 10era ospatuko dira

ttipi-ttapa 2008ko uztailaren 4a

Igandeko txupinazoaren ondotik, haur ttikien danborrada abiatuko da. TTIPI TTAPA

Txupinazoa igandean botako bada ere, ortziral eta larunbatean ere hainbat ekitaldi izanen dira

Urtero bezala, Lesakako Sanferminetako txupinazoa ekainaren 6ko eguerdian, igandean botako da, baina aitzinetik, bestetako hainbat ekitaldi izanen dira Lesakan, ortziraletik hasita.
Honela, uztailaren 4an, ortziralean, arratsaldeko 18:30ean, Baztan-Malerreka-Bidasoako gazteen XI. Trikitixa txapelketa eginen da.
Arratseko 20etan, Lesakako Musika Bandak emanaldia eskainiko du Antoiuko plazan. Herri mugimenduak, preso eta iheslarien aldeko manifestaziao ere antolatu du ordu berean.
Arratseko 21etan, Frontisen eskutik Esku pilota profesionalen jaialdia izanen da udal pilotalekuan. Lehen partida bikoteka izanen da eta bigarrena, Nafarroako lau terdiko txapelketako finalerdia.
Gaueko 23:30ean Kontzertua izanen da txoznetan: DESKONTROL, GOVERNORS eta NAIZROXA taldeekin.

Larunbatean, uztailaren 5ean, arratsaldeko 15:00etan, Illasmendiko tiro-eremuan Plater-Tiro lehiaketa jokatuko da Pagolleta Ehiza Elkarteak antolatuta.
Arratsaldeko 16:30ean haurren pilota erakustaldia eginen da frontoian Arkupek antolatuta.
Arratsaldeko 16etan animazioa izanen da kanpin eremuan, taldekako jokuekin. 17:30ean, berriz, “Herri berri bat piztutzera goaz, etorkizuna independentzia|” izenburupean manifestazio nazionala abiatuko da txozna eremutik.
Arratsaldeko 19:00etan Euskal Herriko lur gaineko sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da, 600 kiloko kategorian. Areso, Gaztedi, Goiherri A eta B, Getxo eta Mutrikuko taldeak ariko dira Osasundegiko gibeleko aldeko zelaian, Beti-Gaztek antolatua.
Gauerditik aitzinera, TRIKI TA KE taldearekin dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.

Txupinazoa igandean

Igandean, uztailaren 6an, eguerdiko 12etan Altxafeoa botako da Herriko-Etxetik. Ordu berean txistulariak, soinulariak, Incansables txaranga eta trikitilariak aterako dira eta haur ttikien danborrada eginen da.
Arratsaldeko 17:30ean Tantirumairu euskal folklore taldearen erakustaldia eginen da frontoian.
Arratseko 20etan Peña guzien ordezkariak altxaferoa bota ondotik danborrada nagusia abiatuko da Erraldoi eta buruhandi, danbor-jole eta soinulari eta Lesakako bandarekin herriari itzulia emanez.
Gauerditik aitzinera, TXIMELETA taldearekin dantzaldia izanen da eta INCANSABLES txaranga karriketan ibiliko da.

San Fermin Eguna

Uztailaren 7an, astelehenean, ohiko ekitaldiekin ospatuko dute lesakarrek San Fermin eguna.
Goizeko 8:30ean Ezpatadantzarien Meza Ixila izanen da. Joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz eginen da.
10:30ean Meza Nagusia izanen da.
Ondotik, Fermin zaindariaren irudiarekin herritik prozesioa eginen da.
Ondotik, Onin errekaren bi aldeetan Zubigainekoa dantzatuko da. Herriko ikurra astinduz, Tantirumairu dantza eginen da zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra udaletxera igo baino lehen.
Arratsaldeko 18:00etan, Bezperak, Lesakako abesbatzak kantatua. Ondotik, Ezpatadantzari taldeak Mutil-dantza, Neska-dantza, aurreskua eta Jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.
Arratsaldeko 19:30ean bertso jaialdia izanen da Plaza Zaharrean Arrano Elkarteak antolatuta. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Xabi Terreros, Julen Zelaieta eta Julio Soto ariko dira kantari, Estitxu Arozena gai-jartzailearen erranetara.
Arratsaldeko 19:30ean, Goloka Parka kale animazioa haurrentzat izanen da Bittirian.
Gauez GAUBELA taldearekin dantzaldia izanen da eta egun osoan, INCANSABLES txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

Peñen Eguna asteartean

Uztailaren 8an, asteartean, peñen eguna ospatuko dute.
Goizeko 9etan peñen gosaria. Izanen da.
10:00etan Peñen danborrada Ablitas txarangarekin.
12:00tan betizuak Plaza Zaharrean Ablitas txarangarekin.
17:00etan FILAMENTO FAROLARIA, Clown eta mimo ikuskizuna Plaza zaharrean, haurrentzat.
18:00etan Peñen elgarretaratzea txarangarekin, peñen jautsierarako. Peñen jautsiera animazioa izanen da txozna eremuan ere.
20:30ean betizuak izanen dira Plaza Zaharrean.
20:30ean “VIVA JALISCO” mariatxi taldea kalejiran ibiliko da.
22:00etan Batukada izanen da “Zo-Zongo” taldearen eskutik.
Gauez “LOS DEL GAS” eta “LASHA” taldearekin dantzaldia izanen da.

Haurren eta bikoteen egunak, bestak akautzeko

Uztailaren 9an, asteazkenean, Haurren Eguna ospatuko da.
10:30ean haur eta gurasoen danborrada eginen da Beti Alai txarangarekin.
11:00etan GORRITI haur animazioa izanen da Eltzeta plazan.
12:00etan betizuak izanen dira Plaza Zaharrean.
Txozna eremuan, jokoak eta futbito 3x3 antolatu ditu Altxadi gaztepeñak eta ondotik, peñen arteko poteoa izanen da txaranga eta guzi.
17:00etan Karts, puzgarriak eta haurrendako bertze jostailuak izanen dira Komentuan.
18:00etan, Aspeko profesionalean arteko pilota partidak jokatuko dira frontoian. Lehen partidan, Berasaluze IX eta Arruti, Olazabal eta Arizmendiren kontra ariko dira eta partida nagusian, Mikel Goñi eta Lasa III, Gonzalez eta Nalda III.aren kontra.
Arratsaldez eta gauez EGAN taldearekin dantzaldia izanen da eta ABLITAS txaranga karriketan barna ibiliko da.

Uztailaren 10ean, ortzegunean, bikoteen eguna ospatuko dute Lesakan, besten hondar egunean.
Goizeko 11:30ean, VOCES DEL EBRO taldeak Nafarroako jotak eskainiko ditu Andra Mari Zahar Etxean.
Eguerdian betizuak izanen dira Plaza Zaharrean Ablitas txarangarekin. Azken urteetan bezala, herri bazkaria eta ondoren musika ere antolatu ditu hondar egunerako herri mugimenduak. Txartelak Atxaspi eta Arrano ostatuetan salgai daude.
Arratsaldeko 4:30ean, eskulan tailerrak izanen dira DETRAKA taldearekin Eltzeta Plazan.
Arratsaldeko 5:30ean Euskal Herriko pilotari afizionatuen arteko pilota partidak jokaruko dirafrontoian. Sarrerak doan izanen dira.
18:00etan “VOCES DEL EBRO” taldeak Nafarroako jotak eskainiko ditu Plaza Zaharrean.
18:00etan Kalejira eginen da Eskolttikitik Txakainera.
20:00 etan Txakaindik jautsiera zortziko doinuarekin.
Arratsaldez eta gauez JOSELU ANAIAK taldearekin dantzaldia izanen da plazan.
Ondotik,ABLITAS txarangak joko du.
Goizaldeko 3etan akautuko dira bestak. JAI-HILAK edo Pobre de Mi izanen da Ablitas txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun