Juanjo Etxabeguren margolariaren lanak ikusgai daude Lesakako Arranon

Goizalde URDANPILLETA 2008ko ekainaren 26a

Gehienbat paisaiak irudikatzen ditu Etxabegurenek bere koadroetan. TTIPI TTAPA

Ekainaren 30a arte

Lesakako Arrano elkartean, hilabete osoan, Irungo Juanjo Etxabegurenen margo erakusketa zabalik dago eta hilaren 30 arte ikusgai egonen da.

1980tik margotzen

Juanjo Etxabeguren 1980 urte inguruan hasi zen margotzen eta gaur egun horretaz bizi da. Bere lanetan gehienbat paisaiak agertzen ditu, baina irakurketa bikoitza dute, ez baita soilik arbol edo mendia irudikatzen, zerbait gehiago dago bere gibelean eta berak tresna moduan hartu eta landu egiten du. Zerbait kontatu eta agertzeko beharra sumatzen du Juanjok eta horregatik margotzen du. Bere margo lanak sinbologiaz beteta daude eta oso hurbiletik ikusi behar dira bere funtsa eta muinera iritsi ahal izateko.

35 lan zintzilikatuak

Arrano elkartean jarria daukan erakusketan 35 lan zintzilikatu ditu eta gehienbat paisaiak irudikatzen dira. Ez da lehen aldia bere lanak erakusgai jartzen dituela, lehenago ere erakusketetan parte hartu du, bai bakarka, Irungo Kabigorrin, Miarritzeko Kasinoan edota Iruñako Ormalun, eta baita erakusketa kolektiboetan, adibidez, Donostian. Bertan aipamen berezi bat ere lortu zuen, nahiz eta berak dioen moduan, ez du sobera sinisten sarietan. Bere nahia erakusketa gehiago paratzea da. Ez da sobera garai ona, bizi dugun krisi egoera honek koadroen salmentan eragin zuzena baitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun