Eskerrak emateko eskolakoen oharra

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

«Azkenean egun hori ailegatu da. Eskola amaitu da! Oporrak! Ederki merezita daukagu. Igantziko Eskolan behinik behin bai. Eguneroko lana bukatu zaigula-eta, pentsatu dugu tenore ona dela 10 hilabeteotako lan pila distantziatik begiratu eta helburuak lortzen lagundu diguzuenoi eskerrak emateko. Beraz, esker aunitz zuei: Guraso Elkarteko Juntakoak; aurten gure haurrekin egondako irakasleak; zuei, ikasleak; guraso eta aitatxi-amatxiak; Udala; Jokin albinte ahalguztiduna; Mª Jesus eta Blanki; ikasleak batetik bertzera kotxeetan eramaten lagundu duten gurasoak; Oskar Txoperena; Xabi Muro, Jose Canabal eta Manuel Telletxea; Baratzondoko kideak; Xabier Sarasola; etxetik tresna zaharrak ekarri dituztenak; Lander Sein; Jose Zamora; Biltoki; Estitxu Arozena; Iñaki Zubeldia; Iñaki Goienetxe; Lekarozko ILZkoak; eta bereziki: Nagore Txoperena; Jose MªArbelaitz, Estitxu Mentaberri; Joxelu Berasategi; Auxtin Zamora; gure jostun Rexu Irigoien, Jaione Sein, Mª Angeles Martinez, Idoia Urtxegi eta Kontxita Iturbide. Esker aunitz aurten Berara doazen ikasle maitagarriei! Eta amaitzeko edo hasteko, esker aunitz heldu den ikasturtean lagunduko diguzuenoi!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun