Herriko Etxe berria inauguratu da Eskolzarren

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Lehenik, udaletxe zaharretik herriko bandera jautsi zuten eta banderaren dantza egin zuen Roberto Txoperenak. Herriko abesbatzak eta dantzariek ere parte hartu zuten ekitaldian. Martin Legarra apaizak

Ia 258 metro koadro erabilgarri izanen ditu eraikin berriak

Ekainaren 7an inauguratu zuten Herriko Etxe berria. Horretarako, Eskolzar moldatu dute, garai bateko eskola eta berrikiago Nafarroako Aurrezki Kutxaren bulegoa izandakoa. Inaugurazio ekitaldian, Iñaki Goienetxe alkatea, egungo eta aitzineko legealdiko hautetsiak eta udal langileak izan ziren, baita Bortzirietako hautetsiak eta Amelia Salanueva Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio kontseilaria ere.

Lehenik, udaletxe zaharretik herriko bandera jautsi zuten eta banderaren dantza egin zuen Roberto Txoperenak. Herriko abesbatzak eta dantzariek ere parte hartu zuten ekitaldian. Martin Legarra apaizak bedeinkazioa eman zion udaletxe berriari eta zinta moztutakoan, eraikina ikusi zuten bildutakoek. Aurrekontua 225.825 eurokoa izan da eta Toki Administrazio Departamentuak 106.720 euroko laguntza eman du. XVII. Mendeko eraikina Herriko Etxearena da, baina Principe de Viana erakundearen babespean dago. Zurezko egitura moldatzeaz gain, aitzinaldea ere egokitu da eta elektrizitatea, saneamendua, berogailua eta igogailua paratu dira. Guzira 257,91 metro koadro erabilgarri izanen ditu udaletxe berriak, 84,55 metro beheitiko solairuan, 91,02 lehenbizikoan eta 82,34 bigarrenean. Lesakako Sarobe Anaiak eraikuntza enpresak egin ditu lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun