Aitzineko alean aditzera eman bezala, udaletxeko mendiko zinegotziak zerrakurak uztailaren 15a baino lehen biltzeko oharra zabaldu du. Izan ere, dirulaguntza lortzeko epea irailaren lehenean akautuko da. Iraila arte astia baldin bada ere, zerrakurak biltzeko lana aitzinetik egin beharra da. Norberak uztailaren erdialdera bitartean ez badu egiten, udal langileak edo mendiko lanak egiten dituen enpresak lan hori bere gain hartuko du. Beraz, hortxe dago abisua! Zerrakurak biltzeko lan hori lehenbailehen bukatu behar da. Beti ere, irailaren 1a baino lehen, bertzenaz ez da subentziorik kobratu ahal izanen.