Bortzirietako bertze herrietan bezala, errabiaren aurkako txertoak paratu dizkiete herriko zakurrei ere. Joan den ekainaren 16an Julio Salinas albaitaria Herriko Etxeko Gorapean izan zen zakurrei txertoak paratzen. Bi urtetik behin txertatu behar izaten direnez, iaz egin gabe gelditu zirenei paratu zitzaien txertoa.