372 mendizale IX. Mendi Itzulian

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Argazkia: Juanjo GUERRERO TTIPI TTAPA

Aurreikuspen guziak gaindituz, 372 mendizalek parte hartu zuten ekainaren 15ean Beti Gazte elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako Lesakako Mendi Itzulian. Ibiltzeko eguraldi ona eta bi ibilbide aukeran (33 eta 25 km.) izan zituzten partehartzaileek. Horietako batzuk Goiko Iragan ageri dira argazkian, indarrak berreskuratzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun