Dependentzia duten pertsonei arreta zerbitzuak eskaintzeko enplegu tailerra egiten ari da aurten Lesakan. Tailer honen inaugurazio ekitaldian izan zen ekainaren 10ean Jose Maria Roig Aldasoro, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria. 15 emakume prestatzen ari dira.