Lorez apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Larun-Haitzpe Merkatarien Elkarteak antolatuta –Udalaren eta Rural Kutxaren laguntzarekin–, lorez apaindutako balkoi eta leihoen lehenbiziko lehiaketa eginen da herrigunean. Ekainaren 25ean hasita uztailaren 25era bitarte luzatuko da eta herria lau zatitan banatu dute: Agerra auzoa; plaza aldea; Legia, Kanttonberri eta Eztegara aldea eta Altzate ingurua. Inguru bakoitzean sari bat banatuko da eta abuztuaren 1ean eginen da hori. Zonalde bakoitzeko irabazleak bi lagunentzako afaria eta bere balkoiaren argazkia markoan eta aipamenarekin jasoko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun