Lau lagun kanporatuta eta sei lekualdatuta haserre dira Composites Gureako langileak

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Egoera salatzeko protestak egin dituzte

Composites Gurea lantegiko langileak ez daude lasai. Berriki lau langile kanporatu dituzte eta bertze sei Berako lantegitik lekualdatu dituzte. Hori salatu nahian, Enpresa Batzordeak lanuztea deitu zuen hilaren 10ean. Horrez gain, kontzentrazioa ere egin zuten. Gaur egun 70 langile ditu Composites Gurea lantegiak eta Enpresa Batzordeak ELAko hiru ordezkari eta LABeko bi ditu. Guztiek babestu zuten egoera salatzeko ekainaren 10ean egindako protesta. Sindikatuen arabera, nahiz eta azken urteotan enpresak irabazi garrantzitsuak lortu, «bidegabeko lau kanporatze egin dituzte eta bertze sei lankide Beratik 60 kilometro baino gehiagora dagoen Gipuzkoako lantoki batera lekualdatu dituzte». Kanporatze horiek zerrenda luze baten hasiera bakarrik izan daitezkeelakoan, arduratua dago Enpresa Batzordea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun