Adimen urritasuna dutenekin lan egiteko boluntario bila dabil Anfas

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 20a

Lesakan uztailaren 21etik abuztuaren 8ra eginen den kanpaldirako

Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako elkarteak, Anfasek, hainbat jarduera antolatu ditu uda honetarako. Horietako bat Lesakan izanen da, hiru aste iraunen ditu eta uztailaren 21etik abuztuaren 8ra eginen da. Udako kanpaldi hauek 10:00etatik eguerdira bitarte izanen dira, astelehenetik ortziralera. Baina horretarako boluntarioak behar ditu elkarteak, adimen urritasuna duten haur zein gazteekin tailerrak eta irteerak egiteko.

Oporretara joateko aukera

Horrez gain, hamar egunez oporretara joateko aukera ere izanen dute boluntarioek. Euskal Herriko hainbat txokotara edo kanpora eginen dira ateraldiak: Orio, Hondarribia, Zarautz, Lekaroz, Logroño, Calafellera (Katalunia), Comarruga (Katalunia)… Interesatuek Anfas elkartearen telefonoetara deitu beharko dute: 948 275 000 edo 680 459 795. Bertzela, voluntariado@anfasnavarra.org helbidera idatzi beharko dute. Asfasen eskualdeko ordezkariarekin egoteko 680 459976(Elisa) telefonoa jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun