Familia langileen ordezkapenak egiteko lan poltsa osatu nahi da Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2008ko eka. 17a, 16:46

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak egin du deialdia

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak familia langileen ordezkapenak egiteko lan poltsa osatzeko deialdia egin du. Hain zuzen, familia langileen lan-poltsa osatu nahi du Mankomunitateak, etxez etxeko zerbitzuan ordezkapenak egiteko.

Eskaerak ekainaren 20a baino lehen

Deialdian parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintzak, euskalduna izatea eta gidatzeko baimena eta kotxea izatea dira. Deialdian parte hartzeko eskaera ekainaren 20ko eguerdiko 12ak baino lehen aurkeztu beharko da Etxalarren, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun