Errabiaren kontrako txertoak jarriko dira Bortzirietan datozen bi asteetan

TTIPI TTAPA 2008ko eka. 13a, 12:58

Lau hilabete baino gehiago duten zakurrek derrigorrezkoa dute

Bortzirietan zakurren errabiaren aurkako txertoak paratuko dira hurrengo bi asteetan. Zakurra bi urtetik txertatu behar dela kontuan hartuz, iaz txertatu gabe gelditu zirenak nahitaez txertatu beharko dira oraingoan. Lau hilabete baino gehiago duten zakurrak errabaren kontra txertatu behar dira eta oraindik ez dutenei, identifikazio-mikrotxipa ere paratuko zaie. Zakurra eramaten dutenek, zakurraren kartila eta jabearen karneta eraman beharko dute. Zakurra lotuta, eta beharrezkoa den kasutan, bozalekin eraman beharko da.

Arantza, Igantzi eta Lesakan heldu den astean

Zehazki, Arantzan, heldu den astelehenean, ekainaren 16an, arratsaldeko 15:30etik 18:30era izanen da albaitaria Herriko Etxeko gorapean. Igantzin, asteartean, ekainaren 17an, arratsaldeko 15:30etik 18:30era izanen da aparkalekuan. Lesakan bi egunez emanen dira txertoak, asteazken eta ortzegunean, ekainaren 18 eta 19an. Bi egunetan ordutegi eta leku berean eraman beharko dira zakurrak txertatzera, arratsaldeko 15:30etik 18:30era, suhiltzaileen parkera.

Beran eta Etxalarren, hurrengoan

Beran eta Etxalarren ere, bi egun izanen dituzte zakurrak errabiaren aurka txertatzeko. Beran ekainaren 23 eta 24an, astelehen eta asteartearekin, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara ematen ahal da txertoa eta Etxalarren ekainaren 25 eta 26an, asteazken eta ortzegunean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun