Lesakako Ione eta Itxaso Fagoaga ahizpak konpetizioan ari dira denboraldi honetan ere, Skeet Olinpiko modalitatean. Lehenengo txapelketa, Espainiako Kopa, martxoan jokatu zuten, 15 eta 16ko asteburuan, Granadan. Txapelketa horretara Ione ez zen joan lanean zegoelako. Itxaso Fagoagak, berriz, parte hartu ez ezik, txapeldun izatea ere lortu zuen.
Ione azpitxapeldun Erregearen Kopan
Bigarren txapelketa maiatzean izan zen, 10 eta 11ko asteburuan, Madrilen, Espainiako Errege Kopa jokatu baitzen. Txapelketa honetara, aldiz, Itxasok ezin izan zuen joan eskumuturrean lesio bat zuelako eta ezin zuelako tiratu. Espainiako errege kopa zen eta Ione Fagoaga txapeldun-ordea izan zen.
Nafarroa eta Espainiako txapelketari begira
Oraingoz hauek izan dira jokatu dituzten txapelketak. Orain abuztuan Nafarroako txapelketa izanen dute eta gero irailean Espainiako txapelketa