Berako Kirol Batzordeak antolatuta larunbat honetan, ekainak 14, eginen da Kirol Egunaren laugarren edizioa. Goizetik hasitan izanen dira ekitaldiak: 10:00etatik 10:30era Nahia Artiedarekin Funky hip-hop erakustaldia izanen da; 10:30etik 11:30era Ana Larretxea eta Leire Bereaurekin aerobic eta aerobic latinoa; 11:30etik 12:30era rokodromoan erakustaldia izanen da, eta Loro eta Zubietari plaka eskainiko zaie. Ondotik, Maite Mitxelenarekin Ciclo Indoor saioa eginen da.
Osasuna, Erreala eta Gure Txokoako beteranoak
Bazkaria izanen da gero, eta arratsaldeko 16:30etik aitzinera Genaro Zelaietaren omenez futbol triangularra jokatuko da Matzada futbol-zelaian. Realeko eta Osasunako beteranoez gain Gure Txokoako beteranoak ere arituko dira. Aipatu, aerobic eta ciclo indoor saioak nahi duten guztientzat zabalik izanen direla.