Udako kontzertua eskainiko du asteazken arratsaldean Berako Musika Eskolak

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 10a

Kultur Etxean izanen da emanaldia 17:30etik aitzinera

Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolak udako kontzertua eskainiko du asteazkenean, ekainaren 11n, arratsaldeko 17:30etik aitzinera Berako Kultur Etxean.

Egitarau zabala

Musika eta mugimenduko 3, 4, 5 eta 6 urteko ikasleek eta prestakuntza eta Musika Hizkuntzako lehen mailako ikasleek “Artista izan nahi duena” eta Mac Antoine Charpentier-en “Prélude to te deum” joko dute. Irene Martinez pianojoleak Mendelssohn-en “El gondolero” joko du. Biolin taldeak, Jaione Etxabe teklatuan lagun duela, Gorka Sarriegiren “Amaren besoetan” joko du, Aitor Amezagaren moldaketarekin. Eila Sagastibeltza, Ainhoa Larretxea, Oihana Eltzaurdia eta Sarai Etxarte trikitilariek, Janire Andres ahotsak, Maider Fagoaga panderojoleak eta Mari Jose Bergara pianojoleak “Gure trikitilariak” joko du; Mikel Esnaola bateriak Alaitz eta Maiderren “Amets bat”; trikitixa taldeak, carlos Pacheco, Arantxa Agirre, Inaxio Fagoaga eta Maripi Irazoki panderoekin “Lesakako bidean”, “Fandango” eta “Arin-Arin” joko dute; Abesbatza taldeak, Mari Jose Bergara pianoan, Igor Telletxea perkusioan eta Ion Aizpuru zuzendari dutela, Sarasolaren “Lau euskal abesti” eta “N’gesiponono” herrikoi zouloua abestuko dute. Txistu taldeak, xilofonoan Igor Telletxea dutela, “Polka I” joko du; Txistu taldeak, Reimanen “Zirkoaren Sonatatxoa”, Ansorenaren moldaketarekin eta Ansorena beraren moldaketa duen “Txalo Polka” joko du txistu taldeak, Julen Errandonea eta Ion Aizpuru tronpetistekin, Joseba Bertiz perkusioarekin eta Jokin Pinatxo pianojolearekin. Emanaldia akautzeko, “Afrokada II” joko du perkusio taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun