Adostutako lanak akautuak dira, Eguzkialdeko biondena ezik, hau agudo eginen dela dio udal txostenak. Hormigonatze lanak Azkilarreko goiko pistan, Haizegu etxera, Ximonenborda baserrira eta Meakan, Jabierren bordarako pistan egin dira. Gastua 103.387 eurokoa izan da eta Gobernuak %60ko dirulaguntza eman du (62.032,20 euro) Gelditzen dena, egindako bileretan adostu bezala banatu da Udalaren eta baserritarren artean.