Maiatzean udaletxetik berri papera banatu da etxe guzietara. Udal informazioaren txostenean zenbait gai jorratu dira, eta batzuk ondokoak. Aski euri-hilabetea izan dugu pasatutakoa, baina ez iazkoa bezainbertzekoa. Joan den urtean, eurite izugarriak izan ziren eta gure inguruetan kalteak sortu zituzten. Hobetze lanak akautuak dira eta Mikel Ubiria eta Basartea enpresek bideratu dituzte. Nafarroako Gobernutik teknikari batek lanak ikuskatu ondoren, ontzat eman ditu. Gastua 97.145,77 eurokoa izan da eta Gobernutik jasotakoa 87.238,75 eurokoa izan da. Egindako lanak aitzineko Udalak aurkeztutako proiektuan eskatutakoak dira, salbuespen batzuekin.