Herriko parrokian maiatza eta azaroa bataioak egiteko hilabeteak ditugu. Hala, maiatzaren 3an, Ainize San Juan Tabernaren bataioa izan zen. Maiatzaren 25ean, berriz, Bestaberri Egunean Zakuteneako Andoni Taberna, Sagar Goxoko Kristina Jimenez eta Landondoko Daniel Ramosen komunioak izan ziren.