Udaletxeko mendiko zinegotziak zerrakurak uztailaren 15a baino lehen biltzeko oharra zabaldu du. Izan ere, dirulaguntza lortzeko epea irailaren lehenean akautzen da. Irailera arte astia baldin bada ere, zerrakurak biltzeko lana aitzinetik egin beharra dago. Norberak epearen barrenean, hau da, uztailaren erdialdera bitartean ez badu egiten, udaletxeko langileak edo mendiko lanak egiten dituen enpresak lan hori bere gain hartuko du.