Ekainaren 24an Zahar Txokoko bazkideek besta eginen dute

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Meza, bazkaria, bertsolariak eta trikitilariak izanen dira egitarauan

Duela urte mordoxka sortu zen Zahar Txoko elkartea. Jubilatu eta pentsionisten talde honek egun 137 bazkide ditu. Azken urte honetan, 35 lagun bazkide egin dira eta gero eta lagun gehiago animatzen ari direla ikusiz, San Juan Egunerako, hilak 24, asteartea, ospakizun berexia antolatu dute. 12:00etan meza izanen da San Juan Xarren. Igantziko txoko polit hau aukeratu dute urtero bezala egun honetan elizkizunak han egiten baitira. Bertan gainera Zahar Txokoko lehendakaria eta bertsolaria den Xalbador Madariaga eta Julen Zelaieta Nafarroako bertsolari txapelduna bertsotan ariko dira. 13:30ean bazkaria izanen da Zahar Txokoko egoitzan. Bazkalondoan, Madariaga eta Zelaietaren bertsoez gain, Itxaro Etxague eta Lidia Indakoetxea trikitilari eta panderojoleak arratsaldea alaituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun