Izaskun Obeso Inzak egindako kartelak iragarriko ditu Sanferminak. 15 lanen artean Izaskunena izan da garaile eta kartela argitaratua ikusteaz gain, 500 euroko saria jasoko du.
Gainera, programaren azaleko irudia ere Izaskunek marraztutakoa izanen da, berak irabazi baitu azal lehiaketa ere, aurkeztutako 19 lanen artean. Honen truke ere 500 euro jasoko ditu.
Programaren gibeleko azala diseinatzeko herriko ikasleei zuzendutako lehiaketara 100 bat lan aurkeztu ziren. Lehenbiziko saria (300 euroko balea, eskola materiala erosteko) Maite Odriozola Muxikarentzat izan da. Maitek berak eta Ane Lanz Aierzak aipamen berezia lortu dute eta bakoitzak 100 euroko balea eskuratuko du.