Maiatzaren 23an Bortzirietako Aspaceko delegazioa inauguratu zen. Ekitaldi aberatsa izan zen, egitarau zabala prestatua baitzuten aitzinetik. Musika eskolako ikasleek, Berako abesbatzak, Ertz kolektiboak eta zonaldeko hainbat artistak parte hartu zuten. Halere, ekitaldiko unerik hunkigarriena omenaldian izan zen. Aspaceko bi kidek, Susana Fragosok eta Begoña Igoak, lore-sorta eskaini zioten Ixabel Iratzokiri. Urtetan Uxaneko kideak beraien etxeetatik zentrora ekarri eta zentrotik etxeetara eramateko ardura izan du Ixabelek eta orain, erretiroa hartu berritan, Uxaneko ikasleen oroigarria hartu zuen. Emozioz beterik jaso zuen omenaldia eta hurbildutako jendearen txalo zaparrada.